Dantza Sueltoko Txapelketarako izen-ematea zabaldu dute
2012ko Donostiako Dantza txapelketa. Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa antolatu dute Donostiako San Sebastian Festak eta Euskal Dantzarien Biltzarra antolatu dute elkarlanean. Irailaren 4ean egingo da, Trinitate plazan arratsaldeko 18:00etan.
Txapelketan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute eta abuztuaren 23an itxiko da, eguerdiko 13:30etan. Donostia kulturako web orriaren bitartez egin ahal izango da izen ematea, eta bertan parte hartu ahal izateko betebeharrak daude ikusgai. Adinari dagokionez, 16 urtetik beherakoek ezingo dute txapelketan aritu.


