Donostiako ikastola eta ikastetxeetan hobekuntza lanak egiten ari dira
Duñike Agirrezabalaga Hiri Proiektuen zinegotziak esan duenez, “udalak programatutako edo aurrekontu parte hartzaileetatik datozen obrak dira”, eta orain egiten dira eskola garapena ez oztopatzeko, udako oporrak aprobetxatuz.
Amara Berri Morlans ikastetxean, esaterako, amaitu den ikasturtean, patioan estalkia jarri zen eguraldi txarra egiten duen egunetan ere erabili ahal izateko. Orain, jolastokiko 4.000 metro karraturen erdia hartuko duen jolastoki ez-sexista egiten ari dira jolastokiaren beste mutur batean. Gune berri horrek hartxintxarrezko zorua eta haurrentzako jolasak, baratzeko gunea eta lorategia izango ditu ikasleentzako, tirolina txiki bat, minifrontoi estalia, rokodromo horizontal txikia eta haurrentzako anfiteatro txiki bat. Patioaren gainerako kirol eremua izango da, lurrean zelaiak markatuta. Proiektuaren aurrekontua 289.997 eurokoa da.
Bestalde, Intxaurrondoko Ikastolaren patioarentzat ere estalkia egiten ari dira, 288.343 euroko aurrekontua izango dituena. Estalkia ikastolako patioaren ipar-mendebaldean dago, Zarategi pasealekuan. Behealdean, lau metroko estalki arina da, eta goialdean, 4,8 metrokoa. Guztira, 27,5 metro luze eta 6,5 metro zabal neurtuko ditu, eta euri ura behar bezala hausteko izango da.
Horrez gain, Urdanetako Amara Berri zentroko beheko solairuan haur eskola jarriko daa eta 2 urteko bitarteko haurrentzat, eta 141 metro karratuko eremua hartuko du. Gela bakoitzak hamahiru sehaskarako lo gunea, bainugela eta otorduak egiteko sukalde partekatua ere izango ditu, eta 349.239 euroko aurrekontua bideratuko da.
Altzari dagokionez, San Jose de Calasanz Herri Ikastetxeko patioa birgaituko da, 378.279 euro kostatuko dituena. Patioaren zoladura berrituko dute, pitzadurak baitzituen antzinakotasunagatik. Horrez gain, haurren jolasguneko zoladura, jolaserako eremuak eta haur eskolako sarbidea ere berrituko dira. Arrapala bat ere prestatuko da patioko komunetarako sarbideko artikektura-hesia kentzeko eta ikastetxeko patioak lotzen dituen harmailak berritzeko.
Azkenik, Herrerako ikastetxean aluminiozko arotzeria jarri da eraikin osoan, eta ikastetxearen fatxadak margotu dira. 210.055 euroko aurrekontua izan du.