Donostiako Klasikoak aldaketak eragingo ditu zirkulazioan
Larunbatean, hilaren 31n, izango da 40. Donostiako Klasikoa. Emakumezkoen irteera 09:15ean izango da eta gizonezkoena 11:30ean. Hau dela eta, nagusiki hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu ditu udalak.
Ostiralean, 9:00etatik hasi eta uztailaren 31ko 20:30ak arte Bulebarra ibilgailuentzat guztiz itxita egongo da, Legazpi kaletik Hernani kaleraino. Bestalde, lasterketaren egunean, larunbatean, 07:30etik Kolon pasealekutik, Bulebarra, Hernani, Andia kalea eta Askatasunaren Hiribideraino zabalduko den eremua ere itxi egingo dira. Itxiera hau 20:00ak arte mantenduko da. Horrez gain, zamalanak soilik ostiralean baimenduko dira 09:00etatik 11:30era.