D’Museoak dohaintzak jasotako obrekin erakusketa bat osatu du
(Argazkia: D'Museoa) Santa Maria elizako D’Museoak Dohaintza. Museoa eraikitzen izeneko aldi baterako erakusketa inauguratu du. Erakusketa museoan jasotako azken dohaintzetatik hautatutako lan batzuek osatzen dute. Zenbait erlijio-komunitateren artelanak eta egile batzuen erlijio gaietako funtsak dohaintzan jaso ditu museoak, eta zenbait pinturak, marrazkik, grabatuk eta eskulturak osatzen dute erlijio-arteko lagin txiki hau. Obren artean daude, adibidez, Simon Arrietaren ‘Gurutziltzatua’, edota Antoine Knibilyren ‘Maria’.
Erakusketa gaurtik urriaren 3ra bitartean egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera 10:30etik 19:00etara; larunbatetan 10:30etik 18:00etara, eta igandeetan, 14:00etatik 19:00etara.


