Maialen Chourraut Donostiara heldu da zilarrezko domina eskuratu ostean
Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi ostean, Donostiara itzuli da Maialen Chourraut. Ongietorria egin diote Hotel Londresen.
Emakumezkoen eslalomeko piraguismoko K1 probako finalean zilarrezko domina eskuratu du Maialen Chourraut donostiarrak. Gaur arratsaldean, prestaurrekoa eman du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Xabier Etxaniz entrenatzailea eta Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailearekin Hotel Londresen.
Zupiriak, ongietorria emateaz gain, bere ibilbide eta lorpenengatik zoriondu du Chourraut. Virginia Diaz eta Ander Elosegi kirolariei ere aipamen berezi egin nahi izan die. Chourrautek itzultzeko gogoz zegoela esan du, bere inguruko jendeari eskerrak eman nahi baitizkie: “Domin hau ez da nirea bakarrik, jende askorena baizik”. Xabier Etxaniz entrenatzailearen hitzetan, Olinpiar Joko hauetan lortutakoa ez da ziklo olinpiko honetako gauza izan, aspaldi hasitako bidearen emaitza baizik. Zilarrezko domina 38 urterekin irabazi duela azpimarratu du, hain zuzen ere, 20 urteko lanari esker.
Chourratek kontatu duenez, betidanik exijitu izan dio gehiago bere buruari eta zorrotz jokatu du askotan. 2012an Londresen irabazitako brontzeak eta 2016an Rio de Janeiron irabazitako urrezko dominak, garrantzi handi izan dute kirolariarentzat. Azken urte honetan ordea, Joxean Arruza psikologoarekin hasi da lanean eta horrek Olinpiar Joko honetan presioa kudeatzen lagundu dio. Tokiora joan baino hilabete lehenago, bere buruaz harro egoteko hainbat arrazoi zituela konturatu zen. “Badakigu emaitzez gain, bidea ere garrantzitsua dela baina zaila da hori praktikara eramatea”, adierazi du Chourrautek. Izan ere, une horretan sentitu zuen egindako bidea saria baino garrantzitsuagoa dela. 38 urte izateak esperientzia ematen dio, eta hori abaintaila bat dela uste du. Olinpiar Jokoak ezagutzen ditu eta horrek balio handia dauka. “Nire onena eman nuen finalean eta oso harro bukatu nuen”. Zilarrezko domina eskuratu zuela jakin baino lehen, zoriontsu zegoela kontatu du.
La Seul d’Urgellen (Herrialde Katalanak) urte luzez egon ostean, Donostiara itzultzea erabaki zuen Olinpiar Jokoen aurretik. Itzulera berezia izan da Chourrautentzat, hastapenetara itzultzea izan baita. Familia gertu izateko hartutako erabakia izan da, baina Donostiako Atletikoko klubera itzultzeak ere bere ibilbidean lagundu diola uste du, berritasuna eman baitio bere entrenamendu eta errtimoei.