Intzidentzia metatuak behera egin du Donostian
96 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, eta une honetan, hiriko intzidentzia metatua 797,19koa da: behera egin du.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 96 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Une honetan, hiriko intzidentzia metatua 797,19koa da, eta behera egin du. Donostiak bi aste daramatza eremu gorrian, eta hor mantentzen da oraindik. Hala ere, intzidentzia metatuak hilabetez gora baino ez du egin, eta gaur, hirugarren egunez jarraian, behera egin du. Izan ere, 823,51ekoa zen intzidentzia metatua atzo, 830,08koa zen herenegun, eta 831,73koa zen asteazkenean.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin konparatuta, intzidentzia metatuak behera egin du bederatzi osasun eremutan, eta gora egin du Intxaurrondon eta Amara-Erdialdean; berdin mantendu da Parte Zaharrean:
- Parte Zaharra: 895,95
- Intxaurrondo: 885,03
- Ondarreta: 865,89
- Amara-Erdialdea: 778,55
- Amara Berri: 713,78
- Aiete: 705,92
- Egia: 703,37
- Altza-Roteta: 688,95
- Gros: 682,16
- Loiola: 681,38
- Bidebieta: 652,14
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira atzoko datuak:
- Ondarreta: 21
- Gros: 12
- Amara Berri: 12
- Amara-Erdialdea: 10
- Parte Zaharra: 9
- Intxaurrondo: 8
- Altza-Roteta: 7
- Egia: 6
- Aiete: 5
- Loiola: 5
- Bidebieta: 2
Txertaketa prozesua
30 urte baino gehiago dituzten herritarren %49,87ak hartu ditu COVID-19aren aurkako txertoaren bi dosiak Illunben. Ehuneko hori ez dagokie donostiarrei soilik. Izan ere, Illunbeko txertaketa gunean ez dituzte soilik donostiarrak txertatzen: Urola Kostako, Buruntzaldeko eta Oarsoaldeko herritarrak ere bai. Datu horiek uztailaren 12ko astekoak dira, 12 eta 29 urte arteko herritarrak kontuan hartu gabe. Guztira, data horretara arte 397.806 dosi jarri dituzte Illunben. Taldeko inmunizazioa herritarren %70ak txertoa jaso eta gero lortuko da.
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartzen ari dira. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera dute.
16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzen ari dira dagoeneko. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Lokal eta instalazio guztietan gehieneko edukiera % 35ekoa da, eta jarduera sozial eta kulturaletan eta kirol ekitaldietan bildu daitezkeen pertsona kopurua ere gehiago murriztu dute.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, berriz, gehienezko edukiera %30ekoa izango da.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.