'Maixabel' filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da
Zinemaldiaren 69. edizioa izango da aurten, eta Espainiako hamalau ekoizpen izango dira lehian Sail Ofizialean eta New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera eta Perlak sailetan. Ekoizpen horien artean, lau film Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Iciar Bollain zuzendari madrildarraren Maixabel filma tartean. Film horrek Maixabel Lasaren bizitza du hizpide. Zinemagile madrildarra laugarrenez arituko da Sail Ofizialean.
Bestalde, Urrezko Maskorra irabazteko gainontzeko hiru filmak Fernando Leon de Aranoaren El buen patrón, Paco Plazaren La abuela eta Jonas Truebaren Quién lo impide izango dira.
Lehiaketatik kanpo, Manuel Martinek La hija filma ekarriko du. Horrekin batera, Alejandro Amenabarrek La fortuna akzio eta abenturazko telesaila aurkeztuko du. Bestalde, Carlos Sauraren Rosa Rosae. La Guerra Civil dokumental laburraz eta Daniel Monzonen Las leyes de la frontera filmaz gozatu ahal izango dugu.
Izendatutakoez gain, beste ekoizpen batzuk ere egongo dira ikusgai. Horien artean, Josefina (Javier Marco), Between two dawns (Selman Nacar), Piedra noche (Ivan Fund) eta Hiltzear (Mikel Gurrea).