Beste eraso bat izan da Groseko Hondarpe Elkartearen aurka
Aurreko astean giltza bat sarrailan sartu eta apurtu egin zuten auzoko eragileei bertan sartzea oztopatzeko asmoz. Elkarteak adierazi duenez, “eraso honen erantzulea etxebizitza eskubidearen alde, euskararen alde, herri mugimenduaren alde… azken finean auzo langilearen alde egiten den borroka arriskutzat duten horietako batek egin du. Sarrera oztopatuta ere, Gros gure auzoa da eta hamaika txoko ditugu bertan borroka aurrera eramaten jarraitzeko. Kaleak beti izango dira gureak”. Honez gain, azpimarratu dute auzoko presentzia faxistaren aurrean auzo mailako erantzun irmoa prestatuko dutela.
Ez da lehen aldia Groseko Hondarpe Elkarteak honelako eraso bat jasaten duela. Izan ere, 2019. urtean lokaleko sarrailan txiklea sartu zuten, eta 2018 eta 2019 urteetan auzo elkarteko informazio panelak margotu eta zikindu zituzten.