Martxan dago Pasealeku Berriko jolas-parkea
Atzo zabaldu zuten Pasealeku Berrian jolas parkea bi urteren ondoren, eta abuztuaren 15era bitartean egongo da bertan. Pandemiak gogor kolpatutako sektorea da ferietako salerosleena, eta gogoz eta ilusioz jarri dituzte beraien postuak aurten. Noria falta den arren (COVID-19aren aurkako neurriak mantentzea zaila zelako jolas honetan), denetariko jolasak daude: Dragoia, Scalextric-a, autotxokeak, Flic Flac-a, matxinsaltoa eta barku bikingoa, esaterako.
Edukiera murriztuta eta COVID-19aren bilakaeraren menpe, jolasez gozatzeko aukera egongo da aurten Pasealeku Berrian, 16:30etik 23:30era.