Motor gidari bat zauritu da bart Grosen

Atzo gauean istripua gertatu zen Grosen, Galtzada Nagusia eta Secundino Esnaola kaleak elkartzen diren bidegurutzean. Motorrean zioan janari banatzaile batek furgoneta baten aurka talka egin eta haren azpian geratu zen harrapatuta. Larrialdi zerbitzuek 22:30 aldera erreskatatu zuten 25 urteko mutila, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten.