Urumea ibaian beste isurketa bat izan dela salatu du Eguzkik
Eguzki Erakunde Ekologistak Twitter sare sozialean salatu duenez, uztailaren 27an beste isurketa bat gertatu zen Urumea ibaian, Loiolako Erriberako Mikel Laboa zubiaren inguruan. Argazkietan orban marroi handi bat ikus daiteke uretan, baita hildako kaio bat ere ur gainean.
URA agentziak publikoki erantzun dio Eguzkiri Twitterren, eta adierazi dute agentziako lantalde bat hara joan zela isurketaren egunean, eta gertatutakoa aztertzen ari direla, hala badagokio, beharrezko neurriak hartzeko helburuarekin.