Arropak behar ditu Hiritarron Harrera Sareak
Donostiako Hiritarron Harrera Sareak gizonezkoentzat hainbat elementu behar dituztela adierazi du. Alde batetik, arropak behar dituzte; horien artean galtzerdiak, zapatak, galtzak, barruko arropa, kamisetak, jertseak, txamarrak, gerrikoak eta bainujantziak. Bestalde, honako beste elementu hauek ere beharrezkoak dira: motxilak, bidai poltsak, lo zakuak, gasezko sukaldea, kanpin dendak, mugikorrak eta bizikletak.
Objektuak biltzeko, redacogidaciudadana@gmail.com helbidera bidali beharko da mezua. 631819908 eta 675715315 telefonoak ere luzatu dituzte zalantzak argitzeko.