Loiolako San Ignazio eguna, iruditan
Zailtasunak zailtasun, aurten ere ez da ohiko jairik izan Loiolan, baina San Ignazio eguna ospatu dute, eta giro aparta izan da auzoan. Larunbatean, hilaren 31ean, izan zen San Ignazio eguna, eta jardueraz beteriko egitarauaz gozatu zuten auzokoek, koronabirusaren aurkako neurri guztiak hartuta.
Jai batzordekoen arabera, “eguna oso ondo joan zen”, izan ere, “jendeak oso ondo erantzun zuen”. Sustrai aisialdi taldeak antolatutako jardueretara haur asko joan zirela nabarmendu dute, baita auzoko erraldoi eta buruhandi berrituen erakusketak harrera ona izan zuela ere. “Bazkarian 60 bat pertsona egon ginen, eta ondorengo bingoan giro ederra egon zen”, gaineratu dute, eta arratsaldeko kontzertuetan baimendutako edukiera guztiz bete zutela azpimarratu dute.