Urgulleko eraikin batean sute bat izan da
Suhiltzaileek Urgull mendira igo behar izan dute gaur, goialdeko eraikin batean sute bat gertatu baita. Donostiako Udaleko iturriek azaldu dutenez, eraikin horretan transformadore elektriko bat dago, eta baliteke sua instalazioko akatsen batek piztu izana, baina oraindik ikertzen ari dira. Sua itzali dute dagoeneko, eta ez kalte pertsonalik izan.
PPko zinegotzi Borja Corominasek gertatutakoa salatu du Twitter sare sozialean, eta bideo bat argitaratu du. Eraikineko leihoetatik kea ateratzen dela ikusten da, baita suaren arrastoak atzeman ere:
En Urgul siempre pasan cosas. Y pasan cosas porque hace tiempo que lo abandonaron, que le dieron la espalda, como a muchos otros lugares de la ciudad. pic.twitter.com/zQoYXpiSQR
— Borja Corominas (@BorjaCorominas) August 3, 2021