AENOR-en ziurtagiria lortu du beste behin Dbusek
AENOR ziurtagiriak ematen dituen enpresa da, eta COVID-19aren aurkako ziurtagiria eman zion iaz Dbus Donostiako autobus konpainiari. Aurten ere, arrakastaz gainditu du Dbusek ziurtagiri hori berritzeko ikuskaritza. Izan ere, urtebete honetan Dbusek egoera berri honetara egokitzeko protokolo berriak garatu ditu eta konpainiako langileen eta erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzio neurriak ezarri ditu. Neurri horien artean daude instalazio guztien eguneroko garbiketa eta desinfekzioa, ibilgailu guztietan gidariaren postuan babes-manpara jartzea, aireztapen iraunkorra eta 13 segundoan behin airea berritzea. Hori dela eta, azken urte honetan Dbus erabili duten 10.305.494 milioi erabiltzaileen artean, ez da kutsatze bakar bat ere izan.
COVID-19rako Protokoloen Ziurtagiria aplikatzen diren neurrien eraginkortasunaren kanpoko bermea da, eta Osasun Ministerioak gaixotasun honen prebentziorako jarritako jarraibideetan eta erakundeen gomendioetan oinarritzen da. Horrela, AENOR-ek Dbusi emandako ziurtagiriak erakusten du Donostiako garraio publikoa segurua dela.