Erakusketa berezia egongo da Ategorrietan
Uliako Auzo Elkarteak inoiz jarritako ez bezalako erakusketa prestatu du Ategorrieta hiribideko 67an, Ategorrietako udal mintegien parkeari buruzkoa. Parke honetan, mende oso batean zehar donostiarrei ura eta loreak eman dizkieten mintegiak daude. Erakusketa irailaren 30era arte egongo da ikusgai, 10:00etatik 19:00ak arte, larunbatetan izan ezik.
Erakusketa Tony Pajaro Diestro Filipinatar margolariaren margo lanek osatuko dute. Donostian bizi izan zen artista honek 2006. urtean udalak ur biltegiak, mintegiak eta loreak suntsitzeko zuen asmoaren aurka egin zuen irmoki.