Lau film dakartza Kresala zineklubak Truebara irailean
Kresala zineklubak iraileko astearteetarako lau film ekarriko ditu Groseko Trueba zinemara. Abuztuaren 31an izango da lehen filma, eta irailaren 7a, 14an eta 28an ondorengo hiruak. Sarrerak abuztuaren 15ean jarriko dira salgai, eguerdiko 12:00etan, entradium.com webgunean. Horrez gain, Kresala Laguna txartela egin nahi duenarentzat epea irailaren 14ra arte izango da.
Lehen filma Cuidado con los niños (Dag Johan Haugerud, 2019) izango da abuztuaren 31an; Solo las bestias (Dominik Moll, 2019) irailaren 7an; Planta permanente (Ezequiel Radusky, 2019) irailaren 14ean eta The killing of two lovers (Robert Machoian, 2020) irailaren 28an.