Maider Redin igerilari donostiarrak urrea lortu du Espainiako txapelketan
Donostiako kirolarentzako azken albiste ona ez da Tokioko Joko Olinpikoetatik iritsi, Espainiako igeriketa txapelketatik baizik. Izan ere, Maider Redinek, 21 urteko igerilari donostiarrak, urrezko domina irabazi du tximeleta estiloko 50 metroetako modalitatean.
Horrela, Espainiako txapelduna da orain Redin. 27.12-ko denbora egin du, eta gainera, EAEko bere marka onena ere hautsi du.