Baenako Dukearen begiratokia berrituko dute
Donostiako Udaleko Hiri Mantentze sailak Kontxara begiratzen duen Baenako Dukearen begiratokia berritzeko lanak abiatuko ditu bihar, hilaren 11n. “Leku pribilegiatu batean dago, baina hainbat kalte ditu. Gaur egun oso egoera onean ez dagoen harlangaitzezko horma sendotuko da. Era berean, barandaren zati batzuk ere ez daude egoera onean; baranda hori da Kontxan jarri zen lehena”, azaldu du Miguel Angel Diezek, Hiri Mantenimenduko zinegotziak.
Begiratokia bera berritzeaz gain, euri uraren drainatzen sistema berrituko dute eta begiratokia birzolatuko dute. 24.676,53 euroko aurrekontua dute lanek.