Porrontxoetako kuadrillen bazkarian izena emateko azken egunak
Egiako Porrontxo jaietako batzordeak uztailean jakinarazi zuen aurten ezta ere jaiak bere horretan egingo ez badituzte ere, “kultur jarduerak” egingo dituztela, egoerara egokituta. Egitaraua oraindik ez dute plazaratu, baina dagoeneko jarduera pare bat iragarri dituzte. Alde batetik, esku pilota eta pala txapelketa egingo dute, eta hilaren 19an bukatuko da izena emateko epea. Bestetik, urtero horrenbesteko arrakasta duen kuadrillen afaria bazkari izatera pasako da aurten, egoera dela eta, eta izen-ematea ostegunean, hilaren 12an, itxiko dute. Gora Egia! atarian eman daiteke izena.
Koadrilla bakoitzak izena eman behar du, bazkarira joango den kide kopurua zehaztuta, edukiera kontuengatik. Udalak hala araututa, catering zerbitzu batek eskainiko du bazkaria, eta kuadrillei iraileko batzarrean salduko dizkiete txartelak, 12-15 euroan, eta kuadrilla bakoitzak modu presentzialean jaso beharko ditu bere txartelak; joaterik izanez gero, beste kuadrilla bati eskatu beharko diote jasotzeko. Bestalde, biltzen dituzten irabaziak 13/13 epaiketa handian epaituak izaten ari diren auzokideen gastuak estaltzera bideratuko dituzte; Nerea Redondo eta Juan Mari Jauregi auzipetuak dira, hain zuzen, auzokide horiek.