81 COVID-19 kasu positibo atzeman zituzten asteazkenean Donostian, eta intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du. Intzidentzia altuena Bidebietakoa da orain, eta baxuena Loiolakoa.
Labiren Batzorde zientifiko-teknikoa hilaren 5ean bildu zen azkenekoz, eta orduan berretsitako neurriei eusteko erabakia hartu du gaur egin duen bileran. Hau da, uztailaren 22tik indarrean dauden neurriek hala jarraituko dute momentuz, inolako aldaketarik gabe.