Aitziber Garmendia (Zaldibia, 1982) aktore eta umoregilea da. Ibilbide luzea darama mundu honetan, eta ‘Erlauntza’ filmeko aktore nagusia da. ‘Abuztua Donostian’ egitarauaren barruan proiektatuko dute filma Trinitate plazan gaur, 22:00etan.
Ligako azken estropada jokatuko dute Zarautzen, eta txapelketa irabazteko aukera bikaina du talde donostiarrak. Bestalde, Realeko lehenengo eta bigarren taldeek asteburuan hasiko dituzte euren ligak.
40 COVID-19 kasu positibo atzeman zituzten ostegunean hirian, eta intzidentzia metatuak behera egin du berriz ere. Intzidentzia altuena Bidebietakoa da orain, eta baxuena Loiolakoa.