Kutxa Bira Donostiako kaleetatik ibili zenekoa
Duela bi hilabete eta erdi, maiatzaren 30ean, ametsez betetako Kutxa Bira Donostiara heldu zen, eta hiriko kale gehienak zeharkatu zituen. Ehun Euskal Errepublikaren aldeko mugimendua izan zen Kutxa Bira auzoz auzo mugitzeko arduraduna, “kezka, arazo, proiektu eta borroka diferenteak aurrera ateratzeko Euskal Errepublika” behar dela aldarrikatuz. Kutxa Birak Donostian bizitakoa dokumental batean biltzen ari dira, eta horren zati txiki bat argitaratu dute orain sare sozialetan. Bideoan, herritarrak ametsez betetako kutxa alde batetik bestera eramaten ikusteaz gain, Ehuneko kide Unai Apaolazaren adierazpenak entzuten dira. Jarraian, Ehunek argitaratutako bideoa:
Pasa den maiatzaren 30ean #KutxaBira Ehunek Donostian zehar mugitu zuen auzoz auzo kezka, arazo, proiektu eta borroka diferenteak aurrera ateratzeko #euskalerrepublika behar dugula esateko. Hemen dokumentalaren zati bat. pic.twitter.com/YcQDLZisrB
— Ehun #EuskalErrepublika (@ehunduz) August 16, 2021