Udalak ia bi milioi euro inbertituko ditu hiriko hainbat galtzada eta bide konpontzeko
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hiriko galtzada ugaritako zoladurak konpontzeko zenbait proiekturen inguruko erabakiak hartu ditu, eta guztira, ia bi milioi euro bideratuko dituzte proiektu horietara. Alde batetik, joan den astean iragarri zuten moduan, hiriko hogei kale asfaltatzeko kontratua adjudikatu dute. Excavaciones y Transportes Orsa enpresari adjudikatu dizkiote lanak, 434.725 euroko aurrekontuarekin. Eneko Goia alkateak nabarmendu du datozen egunetan hasiko direla, eta epea hemeretzi astekoa dela. 2020ko aurrekontuen barruan dago esku hartze hori.
Bi sortatan banatu dituzte eraberritu beharreko kaleak. Lehenengoak zortzi kale asfaltatzea (Serrano Anguita kalea, Luis Pradera kalea, Brunet kalea –Zumalakarregi eta Beatriz Infantaren kaleen artean–, Olarain kalea –Europa plazaren eta Olarain kalearen artean–, Añorga hiribidea, Hernani kalea –11 eta 27 zenbakien artean–, Secundino Esnaola kalea –Segundo Ispizua kalearen eta Nafarroa hiribidearen artean– eta Arriola kalea –81 eta 93 zenbakien artean–) eta hainbat zulo betetzea aurreikusten du: Carlos I.aren hiribidean, Javier Barkaiztegi kalean, Madril hiribidean, Balleneros kalean, Zorroaga pasealekuan eta Ubarburu pasealekuan. Bigarrenak, aldiz, hamabi kale asfaltatzea (Heriz pasealekua –39 eta 69 zenbakien artean–, Brunet kalea –Beatriz Infantaren eta Wiesbaden kaleen artean–, Wiesbaden kalea, Logroño kalea, Ategorrietako Galtzara Zaharra –partziala–, Casares pasealekua –partziala–, Okendo kalea –motorren aparkalekua–, Larramendi kalea –Urbieta eta Prim kaleen artea–, Ametzagaña kalea –47 eta 68 zenbakien artean–, Baztan kalea –partziala–,Gabriel Aresti pasealekua –partziala–, Kolon pasealekua –partziala–, Zurriola hiribidea –partziala– eta Ur Kirolaken biribilgunea) eta hainbat zulo betetzea aurreikusten du: Lazkano pasealekuan, Pio Barojan, Larratxo pasealekuan, Txapiñene pasealekuan, Casares pasealekuan, Jose Elosegi alkatearen hiribidean, Gantxegi bidean, Heriz pasealekuan, Zumalakarregi hiribidean, Erregezaintza kalean, Mikeletes pasealekuan, Beatriz Infantaren kalean, Bermingham kalean, Tolosa hiribidean, Igara bidean, Olarain bidean, Pasai San Pedro hiribidean eta Jose Elosegi alkatearen hiribidean.
Bestalde, 2021eko aurrekontuen barruan, antzeko beste proiektu bat onartu dute, bere gain kale gehiago hartzen dituena. “Proiektu garrantzitsua” dela azpimarratu du Goiak, 1,5 milioi euro inguru inbertituko baitituzte. Era berean, adierazi du gaur proiektua onartu ostean, datorren udalbatzarrean aurreikusten dutela lanen adjudikazioa lehiaketa publikora ateratzea. Kasu honetan ere bi sortatan banatu dituzte esku hartzeak.
Hain zuzen, lehenengo sortak 770.676 euroko aurrekontua eta hogei asteko epea du, eta guztira, hamazazpi kaletako zoladura asfaltatu eta zulo beteko dituzte: Herrera pasealekua (40 eta 50 zenbakien artean); Herrera pasealekua (80 eta 88 zenbakien artean); Leosiñeta kalea (Larratxo pasalekuaren eta Lauaizeta kalearen artean); Anoeta pasealekua (Begiristain Doktorearen pasealekuaren eta Paco Yoldi kiroldegiaren artean); Carlos I.aren hiribidea (12 zenbakiaren eta Jose Maria Salaberria kalearen artean); Eustasio Amilibia kalea (Bizkaia pasealekuaren eta Felipe IV.aren hiribidearen artean); Madril hiribidea (partziala); Toribio Alzaga kalea (Zorroaga pasealekua eta Euskal Kortsarioen kalearen artean); Andre zigarrogileak plaza; Kolon pasealekua (Euskadi plazaren eta Agirre Miramon kalearen artean); Luistar langileen plaza (Kolon paselekuaren eta Zabaleta kalearen artean –bikoitiak–); Mirakruz kalea (Euskadi plazaren eta Tomas Gros kalearen artean); Baratzategi paselekua (Baratzategi eta Otxoki biribilguneen artean –bakoitiak–); Mons pasealekua (29 zenbakiaren eta Pablo Sorozabal plazaren artean); Begiristain Doktorearen pasealekua autopistaren eta Illunberen artean) eta Oriamendi pasealekua (Begiristain Doktorearen pasealekuaren eta Intxaurdegi kalearen artean). Era berean, bidegorrien zoladura berrituko dute honako kale hauetan: Gasteiz kalean, Trento kalean, Tolosa hiribidean eta Europa plazan.
Bigarren sortak, aldiz, 26.294 euroko aurrekontua eta hamabost asteko epea du, eta guztira, 40kaletan egingo dituzte esku hartzeak. Asfaltatzea hurrengo kaleetan egingo da: Andoain kalea (23 zenbakiaren eta Bera Bera pasealekuaren artean); Katalina Eleizegi kalea (34 zenbakiaren eta Borroto kalearen artean); Pio Baroja pasealekua (Sanserreka pasealekuaren eta Lazkano plazaren artean); Matia kalea (Serrano Anguita kalearen eta Juan de Garai kalearen artean; Bentaberri plaza (partziala); Tolosa hiribidea (Europa plazaren eta Olarain pasealekuaren artean); Askatasunaren hiribidea (Espainia plaza); Bulebar zumardia (17 eta 23 zenbakien artean); Kontxa pasealekua (Erdialderako norabidean); Easo kalea (Urdaneta eta Larramendi kaleen artean); Garibai kalea (Bulebar zumardiaren eta Peñaflorida kalearen artean); Hernani kalea (6 zenbakiaren eta Askatasunaren hiribidearen artean); Hondarribia kalea (4 eta 10 zenbakien artean); Parke kalea (Antso Jakitunaren hiribidearekin bat egiten duena); Salamanca pasealekua eta Aldamar; San Martin kalea (Marina kalearekin gurutzatzen dena); Urbieta kalea (Arrasate eta San Martin kaleen artean); Xabier Lizardi kalea (Errotaburu pasealekua eta Sustraiarte kalearen artean) eta Cristobal Balenciaga kalea (Buenavista eta Tximistarri bidearen artean). Zuloak betetzeari dagokionez, honakoetan egingo dituzte lan horiek: Erdigunean, Salamanca pasealekuan, Miramar kalean, Okendo kalean, Prim kalean eta Gernikako Arbola pasealekuan; Gros auzoan, Nafarroa etorbidean, Zurriola pasealekuan eta Galtzada Nagusian; Altza auzoan, Pasaiako Portuko zeharbidean, Altza pasealekuan eta Larratxo pasealekuan; Egia auzoan, Aldapabide kalean eta Zubiaurre kalean; Mirakruz-Bidebieta auzoan, Joan XXIII.a pasealekuan, Serapio Mugika kalean eta Pasai San Pedro etorbidean; Intxaurrondo auzoan, Baratzategi pasealekuan eta Buztintxulo kalean; Aiete auzoan, Pio Baroja pasealekuan, Aiete pasealekuan eta Bera Bera pasealekuan; Antigua auzoan, Ondarreta pasealekuan eta Zarautz etorbidean; Ibaeta auzoan, Portuetxe pasealekuan, Amara Berri auzoan, Madril hiribidean; eta Añorga auzoan, Errekalde hiribidean.
Azkenik, udalak Hobetu enpresarekin hiriko kale eta bideetako zoladurak konpontzeko, berritzeko eta mantentzeko duen zerbitzuen kontratuaren laugarren aldaketa ere onartu dute. Horren bidez, Aieteko parkeko bide nagusietako bat konpondu eta berrituko dute, 65.432 euro inbertituta.