Abuztuak 20-22 bitartean TAO aldaketak izango dira Kaian

Donostiako Piratek antolatutako egitarauaren barruan, Herri Bazkaria antolatu da larunbatean Kaimingaintxo plazan. Hori dela-eta, TAO aldaketak izango dira kaiko egoliarrentzat.
Donostiako Portua erakundeak portu barruan aparkatzeko emandako txartela (gorria) duten bizilagunek 1-1, 1-2 eta 2-1 sekoreetan aparkatzeko baimena izango dute, destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan. Egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean. Aldaketak abuztuaren 20tik 22ra mantenduko dira.