Auzi talde mutrikuarrak kontzertua eskainiko du Txantxarrekan

Txantxarreka gaztetxea, hainbat ekitaldi kultural antolatzen ari da uda honetan. Pasa den ostegunean Marina Landa aritu zen bertan eta aste honetan mutrikuko Auzi taldea gonbidatu dute. Kontzertua arratsaldeko 18:30etan hasiko da eta bertara joan nahi dutenek, txantxarrekagaztetxea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Sarrerak hiru eurotan daude salgai.