'Ez Da Posible!" saioak Donostiako Aste Nagusiari buruzko saio berezia eskainiko du gaur

“Ez Da Posible!” saioak Donostiako jaiei buruzko saio berezia eskaniko du gaur gauean 22:30etan ETB1en. Donostiako Aste Nagusiak azken ia 40 urteotan utzitako unerik onenak jasoko dituzte: festen inguruko bitxikeriak, festetako parrandazaleenak, une lotsagarrienak… Umorea baliatuz pandemia aurreko jaiak nola bizi ziren gogorarazteko aukera eskainiko die ikusleei.
Aurretik, Sanferminetako, Madalenetako eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaien inguruko saio bereziak egin dituzte, eta gaur Donostiako jaien txanda izango da.