Kristinaeneako beltxargetako bat egoera txarrean dagoela salatu du Eguzkik

Eguzki Erakunde Ekologistak sare sozialetan salatu duenez, Kristinaenea parkeko urmaeleko beltxargetako bat egoera txarrean dago. Hain zuzen, ekologisten arabera, beltxargak puztuta dauka eskuineko hanka, jarrita duen eraztunak eragiten dion presioa dela eta. Horrez gain, eskuineko hegalean aingeru hegalaren gaixotasuna atzematen zaiola nabarmendu dute, maila leunekoa. “Donostiako Udaleko animalien ongizaterako sailetik beti esango dizute animaliak ondo daudela”, gaineratu du Eguzkik.