'Oroimenaren bidea' bisitaldi antzeztuetan izena emateko epea zabaldik dago

Donostiako Udaleko Eskubide Zibilen Bulegoak, aurten ere, Donostiako oroimen historikoa ezagutzeko bisitaldi antzeztuak antolatu ditu irailerako. 1936ko gerra zibilak hirian eragindako hondamendia gogorarazteko helburua duen programa da. Bi antzezlek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak antzeztuko dituzte, Xabier López Askasibarrek idatzitako gidoiari jarraituz.
Ibilbidea Easo plazako kioskoan hasiko da, eta ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak eta Zurriolako zubidea bisitatuko dira. Bisita doakoa da baina izena eman beharra dago web orri honetan: www.komazk.com/erreserbak/DSS-1936.html . Iraileko larunbatetan egingo dira eta egunean bi saio eskainiko dituzte; lehena 12:00etan eta bigarrena 18:00etan. Hilaren 4ean eta 25an gaztelaniaz egingo da, eta, hilaren 11ean eta 18an, euskaraz.