Bertso saio musikatuak Trinitate plaza bete du
Ostiral arratsalderako antolatuta zegoen bertso saio musikatua, arrakasta handiko ekitaldia izan da. Jende ugari bildu da Trinitate plazan, eta ia eserleku guztiak bete dira. Aurten ez da Aste Nagusi Piratarik, baina Kabotajea antolatu dute astebururako eta gaur bertan hasi dira ekitaldiak. Goizean mural margoketa eta agerraldi feminista egin dira Trinitate plazan eta, arratsaldean mikro irekia antolatu dute. 19:30etan ordea, bertso saioari hasiera eman diote egunari amaiera emateko.
Ane Labaka, Amaia Agirre, Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak aritu dira saioan, Ainhoa Urien gai jartzaile lanetan aritu da eta Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi musikarien laguntzarekin giro ederra sortu dute plazan.