Beste bost pertsona atxilotu dituzte bart Parte Zaharrean, ertzainei botilak jaurtitzea egotzita
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak jakinarazi duenez, bost pertsona atxilotu dituzte bart Donostiako Parte Zaharrean, ustez ertzainei botilak jauritzeagatik. Ertzaintzaren arabera, atxilotuek beirazko botilak jaurti zizkieten Parte Zaharrean koronabirusaren kutsatzearen aurkako neurriak betetzen zirela kontrolatzen ari ziren ertzainei. Poliziak dioenez, San Jeronimo kalearen inguruan gertatu ziren istiluak, 3:00ak aldera. Bost atxilotuek 16 eta 21 urte artean dituzte, eta horietako hiru adin txikikoak dira. Gaur ziren epailearen aurretik pasatzekoak.
Azken egunotan, Ertzaintzaren arabera, antzeko beste hainbat gertakari jazo dira Parte Zaharrean, eta beste hainbat lagun atxilotu dituzte. Astearte gauean, esaterako beste bi pertsona atxilotu zituzten.