Donostia eremu gorritik atera da
38 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten asteazkenean Donostian, eta intzidentzia metatua 394,21ra jaitsi da; hau da, hiria eremu laranjan dago dagoeneko. Intzidentzia altuena Bidebietakoa da, eta baxuena, aldiz, Loiolakoa.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako azken datuen arabera, COVID-19aren 38 kasu positibo atzeman zituzten atzo, hilaren 18an, Donostian. Hiriko intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta 394,21ekoa da orain; atzo, aldiz, 422,17koa zen. Hainbat astez eremu gorrian sartuta egon ostean, Donostia eremu laranjara pasa da gaur, 400eko intzidentziatik jaitsita. Hain zuzen, intzidentzia metatuak hilabetez etengabe gora egin ostean, hiru aste daramatza etengabe jaisten. Uztailaren 28an, 831,73ko intzidentziarekin, hasi zen behera egiten.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzo argitaratutako datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak behera egin du osasun eremu guztietan, bitan izan ezik: Ondarretan berdin mantendu da, eta gora egin du Amara-Erdialdean. Hala ere, dagoeneko eremu laranjan daude sei osasun eremu (400etik beherako intzidentziarekin), eta eremu horian bat (Loiola, 300etik beherako intzidentziarekin):
- Bidebieta: 527,27
- Amara-Erdialdea: 492,10
- Ondarreta: 412,65
- Intxaurrondo: 403,08
- Parte Zaharra: 382,95
- Amara Berri: 369,20
- Altza-Roteta: 341,92
- Egia: 331,39
- Aiete: 320,87
- Gros: 307,31
- Loiola: 190,79
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira asteazkeneko datuak:
- Amara-Erdialdea: 10
- Amara Berri: 8
- Gros: 6
- Ondarreta: 6
- Altza-Roteta: 4
- Intxaurrondo: 2
- Aiete: 2
- Bidebieta: 1
- Egia: 0
- Parte Zaharra: 0
- Loiola: 0
Txertaketa prozesua
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartzen ari dira. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera dute.
16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzen ari dira dagoeneko. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Era berean, birusa pasa dutenek dagoeneko ez dute sei hilabete itxaron beharko txertoa jasotzeko, bi hilabete baizik. Izan ere, txerto kopuru nahikoa dagoela esan du Eusko Jaurlaritzak.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Lokal eta instalazio guztietan gehieneko edukiera % 35ekoa da, eta jarduera sozial eta kulturaletan eta kirol ekitaldietan bildu daitezkeen pertsona kopurua ere gehiago murriztu dute.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, aire zabalean badaude, edukiera %40koa izatea erabaki zuen hilaren 4an Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluak (espazio itxietan %30ekoa da muga); EAEn, ordea, %20koa izatea erabaki du Jaurlaritzak.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.