Donostiako Piraten Kabotajea hastear da
Aste Nagusi Piratarik ez, baina Donostiako Piratek Kabotajea antolatu dute aurten, eta egitarau zabala prestatu dute gaurtik, hilaren 19tik, igandera arte gozatzeko. Hain zuzen, goizetik mugimendua egongo da Trinitate plazan, horma-irudi margoketa eta sorkuntza ikastaroak egingo baitituzte 10:30ean, eta giro ederra izang da. Ondoren, eguerdian, 12:30ean, Intziri Neska* Gazte Taldeak agerraldi feminista egingo du han bertan. Izan ere, Intziri arduratuko da aurtengo Puntu Morea kudeatzeaz.
Arratsaldean, 16:30ean, mikro irekia izango dute Trinitate plazan, Parte Zaharreko Sorkuntza Txokokoen eskutik. Barre egiteko, gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango da han, baita talentu ezezagunak ezagutzekoa ere. Hori bukatzean, bertso musikatuak egongo dira, 19:30ean. Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Alaia Martin bertsolariak igoko dira oholtzara.