Mikel Gurrea zuzendari donostiarraren ‘Heltzear’ filma lehiatuko da Zinemaldiko lehia-sail irekienean
Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera saila Zinemaldiko lehia-sail irekiena da. Izan ere, ez dago estilo ezta denbora mugarik. Aurten, 18 film lehiatuko dira sari hori irabazteko; horien artean hamahiru luze, ertain bat eta lau labur. Hauetako film batzuk Venezia, Cannes eta Berlingo jaialdietakoak dira, baina Donostiari lotutako zinemagileen lanak ere badaude. Film horien artean izango da Mikel Gurrea zuzendari donostiarraren Heltzear film laburra. 2000. urteko Donostian girotuta, 15 urteko Sara gazteak kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dio, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari den bitartean. Epaimahiak irabazle izendatutako filmaren zizendariak 6.000 euro jasoko ditu sari bezala, eta 14.000 euro irabaziko ditu film hori Espainian banatzen duen enpresak.
Hauek izango dira lehiatuko diren filmak: Bad luck banging or loony porn (Radu Jude, 2021); 107 Mothers (Peter Kerekes, 2021); El gran movimiento (Kiro Russo, 2021); They carry death (Helena Giron, Samuel M. Delgado, 2021); Haruhara-San’s recorder (2021); Heltzear (Mikel Gurrea, 2021); The crossing (Florence Miailhe, 2021); The cormorant (Lubna Playoust, 2021); My friends and the fire (Laura Rius Aran, 2021); Mi iubta, mon amour (Noemie Merlant, 2021); My uncle tudor (Olga Lucovnicova, 2021); Petrov’s flu (Krill Serebrennikov, 2021); Unclenching the fists (Kira Kovalenko, 2021); Returning to reims (Jean-Gabriel Periot, 2021); The souvenir: part II (Joanna Hogg, 2021); Playgorund (Laura Wandel, 2021); Vortex (Gaspar Noe, 2021) eta Day is done (Zhang Dalei, 2021).