Jende ugari bildu da Kabotajeko erromerian
Ostiraleko egitarauari hasiera emanez, muxikoak eta erromeria izan dira Trinitate plazan. Adin guztietako jendea bildu da bertan 12:00ak aldera. Beroa ordea, ez da oztopo izan dantzatzera ausartu direnentzat eta beste hainbat ikusle moduan gerturatu dira plazara. Arratsaldean, 16:00 kuadrila jolasak egin dituzte leku berean.