Kontzentrazioa egin dute gaur Donostian hildako langileen alde
Asko dira, zoritxarrez, azken aldian Euskal Herrian hil diren langileak. Izan ere, aurtengo urtean 39 pertsona hil dira dagoeneko, eta sei eguneko epean, hiru langilek galdu dute bizia. Heriotza horiek salatzeko eta hildako langileen senide, lagun eta lankideei elkartasuna adierazteko, sindikatuek kontzentrazioa egin dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzaren aurrean. Donostiako EH Bildu ere bertan izan da euskal sindikalekin batera.