Realaren golentzako soinu banda berria du Anoetak
Urte eta erdi pasa ondoren, Realak bere zaleen aurrean jokatuko du berriz asteburu honetan Anoetan, eta golak modu desberdin batean ospatuko dituzte. Izan ere, Realak abesti berri bat dauka orain txuri-urdinen golak ospatzeko. Chickjuarezek eta Joseba Cabezasek sortu dute abestia, eta Realak gol bat sartzen duen bakoitzean entzungo da bozgorailuetatik, zaleek oihukatzen eta txalotzen duten bitartean. Honakoa da abestia: