Ze plan astebururako?
Amak taldea. Egitarau zabala dago eskura asteburu honetan Donostian gaurtik hasita igandera arte. Musika Hamabostaldiari lotuta, Galiziako orkestra Sinfonikoak, Dima Slobodeniouk eta Elisabeth Leonskajak eskainiko dute kontzertua gaur kursaalean 19:30ean. Bestalde, Carlos Nuñezek ‘Celtik Beethoven’ eskainiko du Arantzazun 19:00etan. Tabakalarak ere egitarau zabala luzatu du. 17:30ean bisita gidatua egingo da Tabakalera ezagutzeko informazio puntutik abiatuta, eta izena eman beharko da. Ondoren, 19:00etan Zinean The Young One (Luis Buñuel, 1960) filma ikusteko aukera egongo da. Egunarekin bukatzeko, Kutxa kultur plazan 20:00etan El sindrome del aguacate antzezpena egongo da Sergio Arrospideren eskutik. Abuztua Donostian programaren barnean, Tutik Clowns pailazoek ‘petitxou’ ikuskizuna aurkeztuko dute Kursaaleko terrazan 17:00etatik 18:00etara, eta 20:30etan Amak taldea izango da leku berean.
Bihar ere ez da zer eginik faltako. Musika hamabostaldiari dagokionez, Euskadiko Orkestrak eta Donostiako orfeoiak alaituko dute Kursaala 19:30ean. Lantaronen Duo Cassado egongo da 19:00etan, eta Duo Liana Gourdija eta Josu Okiñena egongo dira Kanpezun 19:30ean. Bestalde, Tabakaleran 11:00etan zuzeneko arteaz gozatzeko aukera egongo da doan Kutxa kultur plazan Alabama Bananarekin, ‘Hilotz paregabea’ bilduma, alegia. 19:00etan zinean El rompecorazones (Elaine May, 1972) filma ikusi ahalko da. 20:00etan Iyoko Brass Quintet taldeak kontzertua eskainiko du Kutxa Kultur aretoan.
Abuztua Donostiak ere egitarau zabala antolatu du larunbaterako. Hasteko, 10:30ean Piraguismoan zeharkaldia egin ahal izango da Pasealeku Berritik eta Zurriolatik Pasaiako portuko sarreraraino. 11:00etan Tai-Jai praktikatzeko aukera egongo da Miramar jauregian. 12:00etan Aquariumeko zinema zikloa egongo da: “Arte al agua”. 12:30ean Onintza Enbeita, Haizea Arana, Agin Laburu eta Manex Mujika bertsolariek abestuko dute Kursaaleko Zurriola terrazan. 17:00etan Circo Dabitxi-k “Makina eta biok” ikuskizuna aurkeztuko du Zurriola terrazan. Horrez gain, Joku tradizionalen parkea osatuko dute 17:00etan Altzako Harrobieta plazan. Leku berean, 19:00etan Cia Zirkozaurrek “Kobr3” ikuskizuna aurkeztuko du eta 22:00etan Playmobil filma ikusi ahal izango da. JMartina taldea egongo da 20:30ean Zurriola terrazan eta musika, dantza eta argi ikuskizuna 21:20an Saguesen Iluntz taldearekin.
Igandean ere ez da aspertzeko astirik egongo. Mitsuko Uchida egongo da kursaalean 10:19an, eta Cuarteto Gerhard egongo da Txilida-Lekun 19:00etan. 19:30ean solasaldia egongo da Iratxe Ansa eta Igor Bacivichen eskutik Tabakaleran. Leku berean, 17:30ean bisita gidatua egongo da euskaraz Argentinar emakume argazkilarien irudi sekuentziak ikusteko. 20:00etan TRIQ taldeak eskainiko du kontzertua Kutxa Kulturren. Abuztua Donostia egitarauaren barruan, ibilgailu klasikoen erakusketa egongo da 11:00etan Gipuzkoa plazan. Aquariumeko zinema zikloaren barne, “L’odyssée de Jeanne-Elisabeth” egongo da 12:00etan Aquariumean. Bestalde, Ane Labaka, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso eta Beñat Mujika bertsolariek alaituko dute giroa 12:30ean Kursaaleko Zurriola terrazan. Bukatzeko, haur jaialdiaegongo da 17:00etan Kursaaleko Erizainen plazan: “Eko autoak” .
Bestalde, ostiral eta larunbatean egun osoan zehar, 10:00etatik 20:00ak arte ikusgai dago Donostiako Erraldoi konpartsaren erakusketa San Telmo museoan. Horrez gain, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:30era eskulangintza azoka dago Alderdi Ederren.


