Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko diren azken hiru filmak baieztatu ditu
One Second filmarekin, Donostia Zinemaldiaren 69. edizioko Sail Ofiziala Zhan Yimouk asiatarrak inauguratuko du.
Izan ere, Urrezko Maskorra lehiaketa irabazteko lehiatuko diren azken hiru filmak baieztatu ditu Zinemaldiak. One Second (Zhang Yimou, 2021) asiako ekoizpena, The eyes of tammy faye (Michael Showalter, 2021) AEBtako ekoizpena eta Undercover (Thirrey de Peretti, 2021) ekoizpen europarra izango dira Sail Ofizialean lehiatuko diren azken hiru filmak.