Bizikrossa egin dute Piratek Urgull mendian
Donostiako Piratek goizeko 11:00etan eman diote hasiera aurtengo Bizikrossari. Kaimingaintxo plazan elkartu dira eta Urgull mendian barrena aritu dira korrika izena eman duten 80 korrikalariak. Bi ibilbide ezberdin prestatu dira, motzena 3,2 km-koa izan da eta luzeena 6,4 km-koa, ibilbide bera bi aldiz egin baitute.
Ibilbide luzeko lasterketan, gizonezkoetan, Unai Ibarra Gallardo arrasatearra izan da garaile eta bere atzetik, Amets Aranberri Otegi zestoarra eta Aitor Arbonies donostiarra iritsi dira helmugara. Emakumezkoetan ordea, Maria Sanroman Iglesias izan da lehena. Bigarren postuan Iera Urretagoiena Kortadi geratu da , eta hiugarrenean Amagoia Mitxelena Ruiz.
3,2km-ko lasterketan ordea, Julen Azpiazu Uranga, Iñigo Beldarrain Segurola eta Eñaut Lasarte Tajada izan dira helmugara iritsitako lehen gizonak. Bestetik, Miren Arbulu Zanguitu, Helena Tato Tato eta Ihintza Zabalo Ezkurra izan dira lehen hiru emakumeak.
Lehen hiru postuetan geratu diren parte hartzaileei domina bana banatu zaie amaieran, eta antoltzaileek Bizikrosseko kamiseta banatu diete parte hartzaile guztiei.