Donostiako Piratek herri bazkaria egingo dute kaian
Larunbat goizetik hasiko dira Kabotajeko egitarauarekin. Hasteko, Bizikrossa egingo dute Urgullen. 11:00etan hasiko da Kaimingaintxo plazan eta bi ibilbide izango ditu. Bata luzea, 6,4 km-koa eta bestea laburra 3,2km-koa. Eguerdian herri bazkaria antolatu dute Kaian eta arratsalderako, “Playback” lehiaketa egingo dute Trinitate plazan. Ondoren, 5:30etan Artzai Onetik abiatuko den Sareren manifestazioari harrera egingo diote Piratek 18:30etan Kaian. Egunarekin amaitzeko ordea, Duplak kontzertua eskainiko du Trinitate plazan 20:00etan.