Gizon bat atxilotu dute bikotekidea erasotzegatik
Donostiako udaltzaingoak guztira 10 pertsona atxilotu ditu goizaldean hiriko gune ezberdinetan. Horien artean da bere bikotea erasotzeagatik atxilotu duten gizonezkoa; ustez bi ukabilkada eman dizkio bere bikotekideari eta genero indarkeria delitua egotzi diote.
Poliziak beste hiru pertsona atxilotu ditu telefono mugikorrak eta diru-zorroak lapurtzegatik, beste bi bizikleta bat lapurtzeagatik eta beste bi indarkeriaz lapurreta egitegatik. Beste bi “zigorra urratzeagatik” izan da eta azkena, “eskaera judizial batengatik”.