Salbuespenezko espetxe politikarekin amaitzeko eskatu du Sare Herritarrak Donostian
Gipuzkoako 'Ibilian-Ibilian, etxerako bidean' dinamikari amaiera eman diote Donostiako manifestazioan.
‘Ibilian-Ibilian, etxerako bidean’ udako kanpainaren baitan antolatutako manifestazioa egin du Sare Herritarrak Donostian. Arratsaldeko 17:30etan Artzai Onatik abiatu dira musikaz girotutako ibilbidea egitera. Jendetza bildu da Euskal preso, iheslari eta deportatuek jasaten duten salbuespenezko espetxe politikaren amaiera eskatzeko.
Sareko kideen hitzetan, “etapa berri bati hasiera ematen ari gara; urruntze politik atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari”. Bi aldarri nagusi ekarri dituzte gaurkoan: “euskal preso guztien euskalherriratzea eta graduen progesioa”. Hala, “preso den pertsona oro gisa, euren eskubideak errespetatu eta legea betetzeko” eskatzen diote Espainiako eta Frantziako gobernuei.
Manifestazioaren buruan Porrotx aritu da giroa alaitzen, dantzan eta kantuan aritu baita gaztetxoenekin. Atzetik, ehunka pertsona izan dira salpuespeneko espetxe politiken amaiera eskatzen. Ibilbidean zehar, salbuespen legediaren erpin ezberdinak gogoratu dituzte. Esaterako, larriki gaixo dauden presoak, emakumezkoak, adineko presoak eta familia izatea erabakitzen duten presoak gogoratu dituzte, ibilbidearen une ezberdinetan. Zurriolako pasalekua zeharkatu eta Bulebarretik kairuntz abiatu dira.
Amaieran, Donostiako Piratek harrera egin diote manifestazioari kaian sartu direnean eta Piratetako kide batek bertso bat bota du.