Aste honetarako hainbat kultur proposamen
Abuztua amaitzear da jada, eta Donostia Kulturak hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetarako. Besteak beste, musika, antzerkia, erakusketak eta haurrentzako emanaldiak egongo dira hirian, egitaraua webgunean dago ikusgai.
Helduentzako bi antzezlan izango dira aste honetan. Ostegunetik igandera ‘Juntos’ komedia Victoria Eugenia Antzokian izango da ikusgai 20:00etan. Antzoki Zaharrean, ordea, data eta ordu berdinean ‘Cómicos a donde el viento nos lleve’ antzezlana eskainiko dute.
Musikari dagokionez, ostiralean amaituko da aurtengo Musika Hamabostaldia. Gaur, hilak 23, ‘Elkarrizketa Ilunak’ Metamorphosis Dance emanaldia egongo da Victoria Eugenian 19:30ean. Bestetik, beste bi emanaldi izango dira San Telmo Museoan, Ganbera musikaren zikloaren egitarauaren barruan. Bihar, hilak 24, Isabel Villanueva eta François Dumont arituko dira eta ostegunean, hilaren 26an, Cuarteto Selkios.
San Telmo Museoak, Okendo Kultur Etxeak abuztuan zehar izandako hainbat erakusketa amaitzear daude. Xabier Erkiziaren ‘Zubiak dira zauriak, zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak’ instalazioa abuztuaren 31 arte izango da San Telmon. ‘Altzako udak’ erakusketa berriz, irailaren 3ra arte izango da Tomasenen.
Horrez gain, Gipuzkoa plazan Liburu zahar eta okasiozkoen azoka zabalduko da abuztuaren 27an eta irailaren 12ra arte izango da zabalik. San Telmo Museoak Juan Cires-en ‘Dansu, dansu, dansu’ bookjockey saioa eskainiko du larunbatean tea azkenik, haurrentzako emanaldiak ere antolatu dituzte. Besteak beste, hiru film emanaldi izango dira Aieten eta Urgull ezagutu mendi ibilbideak egitarauko azken saioa egingo du aste honetan.