Azkenaldian izandako eraso sexistak "gaitzetsi" ditu Donostiako Udalak
Pasa den ostegunean gizon atxilotu zituzten emakume taxilari bati eraso egiteagatik, eta larunbatean beste gizon bat atxilotu zuten etxebizitza batean bere bikotekidea jotzeagatik. Indarkeria matxistako kasu horiek “irmoki gaitzetsi” ditu Donostiako Udalak, eta “babesa eta adierazpena” adierazi dizkie indarkeria matxistako biktimei. Salaketa moduan, elkarretaratzea egingo du bihar eguerdian udalbatza osoak.
Batetik, Ertzaintzak bi lagun –39 eta 42 urteko bi gizon– identifikatu zituen ostegun gauean, eta ikertzen ari da. Izan ere, Segurtasun Sailaren arabera, ustez, bi gizonak taxiz joan ziren Zumalakarregi hiribidera, eta haraino eraman zituen taxi gidaria jipoitu zuten han bertan, 01:25ak aldera. Horrez gain, bidaia ordaindu gabe alde egin zuten. Horregatik, Ertzaintzak eraso egin izanagatik eta iruzurragatik ireki die ikerketa prozesua.
Bestetik, larunbat goizaldean bere bikotea erasotzeagatik atxilotu zuten gizonezko bat; ustez bi ukabilkada eman zizkion bere bikotekideari, eta genero indarkeria delitua egotzi diote.
Udal talde guztiek bat egin dute adierazpen instituzionalarekin, nahiz eta EH Bilduk abstentzioa adierazi duen “gaitzespen” kontzeptuaren aurrean.