Larunbat gaueko hamar atxilotuak kalean dira dagoeneko
Joan den astetik hona, ia gauero istiluak gertatu dira Erdialdeko eta Parte Zaharreko kaleetan gazte batzuen eta Ertzaintzaren artean, eta guztira 40 bat lagun atxilotu dituzte eta 62-63 pertsona ikertzen ari dira. Larunbatetik iganderako gauean hamar lagun atxilotu zituzten, eta Segurtasun sailak adierazi duenez, kalean dira dagoeneko. Gau hartako istiluen inguruan, herritar batzuek Erdialdeko saltoki batzuk eraso zituzten, besteak beste, erakusleihoak hautsiz.
“Donostiak ez du horrelako gertakaririk merezi”, Nekane Arzallus zinegotziaren iritziz.