44 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian
Donostiako intzidentzia metatuak behera egin du berriz ere, eta 336,64koa da orain. Intzidentziarik altuena Bidebietakoa da, eta baxuena, aldiz, Loiolakoa.
Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, COVID-19aren 44 kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo, hilaren 23an. Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du hirian, eta 336,64koa da orain; atzo, aldiz, 343,22koa zen, eta ostiralean 366,79koa. Hainbat astez eremu gorrian sartuta egon ostean, Donostia eremu laranjara pasa zen ostegunean, 400eko intzidentziatik jaitsita. Ordutik, beheranzko joera mantendu da, eta horrela jarraituz gero, baliteke aste honetan bertan eremu horian sartzea, 300etik beherako intzidentziarekin. Hain zuzen, intzidentzia metatuak hilabetez etengabe gora egin ostean, hiru aste baino gehiago daramatza etengabe jaisten. Uztailaren 28an, 831,73ko intzidentziarekin, hasi zen behera egiten.
Intzidentzia osasun eremuka
Atzoko datuekin alderatuta, intzidentzia metatuak behera egin du Amara-Erdialdean, Ondarretan, Amara Berrin, Egian eta Grosen. Aldiz, gora egin du Parte Zaharrean, Intxaurrondon, Altza-Rotetan eta Aieten, eta berdin mantendu da Bidebietan eta Loiolan. Era berean, bost osasun eremu daude dagoeneko eremu horian, Egiako intzidentzia ere 300etik jaitsi baita: Egia, Altza-Roteta, Aiete, Gros eta Loiola.
- Bidebieta: 457,89
- Amara-Erdialdea: 448,04
- Ondarreta: 361,91
- Parte Zaharra: 339,60
- Amara Berri: 335,35
- Intxaurrondo: 315,46
- Egia: 297,58
- Altza-Roteta: 295,99
- Aiete: 272,74
- Gros: 243,14
- Loiola: 136,28
Kasu positibo kopuruari dagokionez, honakoak dira asteleheneko datuak:
- Ondarreta: 7
- Aiete: 6
- Altza-Roteta: 6
- Parte Zaharra: 5
- Gros: 5
- Amara Berri: 5
- Amara-Erdialdea: 4
- Intxaurrondo: 3
- Egia: 1
- Bidebieta: 1
- Loiola: 0
Txertaketa prozesua
12 eta 15 urte arteko gaztetxo eta nerabeek txertoa hartzeko ordua hartzen ari dira. Horrela, datorren ikasturtea hasten denerako adin tarte horretako pertsonak txertatzen hasita egongo dira. Osakidetzaren webgunearen bidez hitzordua hartzeko aukera dute.
16 eta 29 urte arteko gazteak txertatzen ari dira dagoeneko. Bestalde, 40 urte baino gutxiago dituzten pertsonei txertatzeko hitzordua ematen ari dira.
Bestalde, AstraZenecaren lehen dosia jaso duten 60 urte baino gutxiagoko pertsonak bigarren dosia jasotzen ari dira. Osasun agintariek pauta osatzeko Pfizerren txertoa jartzea gomendatu dute, baina AstraZenecarena hartu nahiko lukeenak horretarako aukera ere izango du, dokumentu bat sinatuta.
Era berean, birusa pasa dutenek dagoeneko ez dute sei hilabete itxaron beharko txertoa jasotzeko, bi hilabete baizik. Izan ere, txerto kopuru nahikoa dagoela esan du Eusko Jaurlaritzak.
Indarrean dauden osasun neurriak
- Segurtasun distantziak mantentzerik badago, kanpoaldean ez da derrigorrezkoa maskara erabiltzea.
- Hego Euskal Herriko mugikortasuna librea da.
- Espainiako Estatuko gainontzeko autonomia erkidegoetara joan daiteke.
- Posible da edozein ordutan kalean egotea. Ez dago etxeratze agindurik, baina kalean gauerditik 06:00etara bizikideak soilik ahal dira elkartu. Horrela, ezingo dira jende multzoak elkartu espazio publikoetan, gauez.
- Beste pertsona batzuekin elkartzea, kopuru mugarik gabe. Ostalaritza establezimenduetan, ordea, gehienez sei pertsona elkartu daitezke mahai bakoitzean.
- Hiriguneetan maskararen erabilera derrigorrezkoa da. Aldiz, bere erabilera ez da derrigorrezkoa natur inguruneetan, igerilekuetan eta hondartzetan, betiere pertsonen arteko gutxieneko distantzia mantentzen bada.
- 01:00etan ostalaritza establezimenduak itxi behar dira, baita kultura, gizarte eta merkataritza jarduerak eten ere.
- Lokal eta instalazio guztietan gehieneko edukiera % 35ekoa da, eta jarduera sozial eta kulturaletan eta kirol ekitaldietan bildu daitezkeen pertsona kopurua ere gehiago murriztu dute.
- Kirol ekitaldietan, sozialetan eta kulturaletan edukierak 600ekoak izango dira barruan, eta 800ekoak kanpoan. Guztira 1.600 eta 5.000 arteko pertsonako edukiera duten lekuetan, berriz, edukiera 800ekoa izango da gehienez barruan, eta 1.200ekoa kanpoan. Edukiera 5.000 pertsonatik gorakoa duten lekuetan, aire zabalean badaude, edukiera %40koa izatea erabaki zuen hilaren 4an Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluak (espazio itxietan %30ekoa da muga); EAEn, ordea, %20koa izatea erabaki du Jaurlaritzak.
- Elkarte gastronomikoak eta txokoak ireki ahal izango dira, eta ostalaritzaren neurri berak errespetatu beharko dituzte. Hauen ordutegia 09:00etatik 02:00etara izango da, eta %50eko gehienezko edukiera izango dute.
- Kanpoan, taldean egiten den kirolak ez du pertsona kopuru gehienezkorik, eta barruan gehienez 10 pertsonakoak izango dira taldeak. Aldagelen edukiera %50era handituko da.
- Kanpoko turismo eta natura bisiten taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira, eta barrukoak 10 pertsonakoak.