Donostia Kulturako ikastaroetako izen ematea laster irekiko dute
Donostia KulturaK 2021-2022 ikasturterako 508 ikastaro antolatu ditu. Horietatik 480 helduentzat izango dira eta beste 28ak gazteentzat; ikastaro guztiak Donostiako kultur etxeetan eta Liburutegi nagusian eskainiko dira. Matrikulazio epea 2021eko irailaren 6ean hasiko da, arratsaldeko 16:00etan, eta hilaren 26ra arte egongo da zabalik. Donostia Kulturaren webgunean edota hiriko edozein kultur etxeetan eman ahalko da izena.
Eskaintza zabala izango da aurten, eta askotariko gaietan formatzeko aukera izango da.
Helduentzako ikastaroei dagokionez, hamar multzotan banatutako eskaintza dago: Arte plastikoak, eskulanak, irudia soinua eta komunikazioa, literatura, autoezagutza eta osasuna, humanitateak, etxekolanda, tailer irekiak eta egile ikastaroak. Haur eta gazteentzako ere, arte plastikoak, esku lanak, arte eszenikoak, autoezagutza eta osasuna, xakea, haurrentzako egile klasikoak eta gazte ikastaroak antolatuko dituzte. Ikastaroen artean, maila desberdinak daude, batzuk aurreratuak dira eta beste batzuk hasi berrientzat.
Ikastaroak 2021eko urritik 2022ko ekainerarte iraungo dute. Hizkuntzari dagokionez, 254 euskaraz izango dira, 251 gazteleraz, beste bi elebidunak eta bat ingelesez. Haur eta gazteen ikastaroak ordea, euskaraz izango dira.