Azken asteko eraso matxistak gaitzetsi ditu udalak
Donostiako Udalak azken astean hirian gertatutako bi eraso matxistak “irmoki gaitzetsi” zituen atzo erakunde adierazpen baten bidez, eta hori irudikatzeko elkarretaratzea egin dute gaur Alderdi Ederren. Bost udal taldeek bat egin zuten adierazpenarekin, nahiz eta EH Bildu abstenitu egin zen “gaitzespen” kontzeptuaren aurrean; gaur ere bost taldeak izan dira elkarretaratzean.
Pasa den ostegunean bi gizon atxilotu zituzten emakume taxilari bati eraso egiteagatik, eta larunbatean beste gizon bat atxilotu zuten etxebizitza batean bere bikotekidea jotzeagatik. Taxilariaren erasoaren kasuan, Ertzaintza 39 eta 42 urteko bi gizon identifikatu zituen, taxian Zumalakarregi hiribidera joan ostean, ustez emakumea jipoitu eta bidaia ez ordaintzeagatik; kasua ikertzen dihardute. Larunbateko erasoari dagokionez, Ertzaintzak ustez bere bikotekidea erasotzeagatik atxilotu zuen gizona; bi ukabilkada ematea leporatzen diote, eta horregatik, genero indarkeriaren delitua egotzi diote.