Marion Cotillard aktoreak Donostia Saria jasoko du
Donostiako Zinemaldiak jakinarazi du dagoeneko nori emango dion 69. jaialdiko Donostia Saria: Marion Cotillard (Paris, 1975) aktore frantsesak jasoko du, irailaren 17an, Kursaalean. Aurtengo beste Donostia saria Johnny Deppi emango diote, aktoreak azkenaldian bere emazte ohi Amber Heardekin izan dituen auziengatik zalaparta sortu bada ere.
Cotillardek bi hamarkadako ibilbide oparoa darama, eta hainbat sari irabazi ditu orain arte; besteak beste, La Môme / La Vie en Rose (Oliver Dahan, 2007) filmean Edith Piafen rola egin zuen, eta Oscar, Globe eta BAFTA sariak irabazi zituen horregatik. Era berean, izen handiko hainbat zinemagilerekin lan egin du urteotan: Michael Mannekin, Christopher Nolanekin, Woody Allenekin, Steven Soderberghekin eta James Grayrekin, esaterako.